1.ARIKETA. Deskribapenak egin.
1) Pertsona bat jokaera eta gorputzez deskribatu.
NIRE AHIZPA
Jarraian, nire ahizpa deskribatuko dut. Annek ile beltz eta lisoa du, begi berde, sudur zabal, ezpain harro eta aho handia dauka. Ahizpa ni baino bost urte gazteagoa da, hau da, 15 urte ditu. Altuerari dagokionez, ez da oso altua; zehazki, 1,63 metro ditu. Bere jokaerari dagokionez, langilea, segurua, arduratsua eta burugogorra da. Eta zaletasunei dagokionez, asko gustatzen zaio bai futbolean jokatzea baita ikuste ere; Osasuna zale amorratua da. Horretaz gain, hizkuntzak asko gustatzen zaizkio, hala nola, frantsesa, ingelesa, eta noski, euskara, gure ama hizkuntza. Horregatik, bi urtez egon da Frantzian ikasten, hain zuzen ere, Sauveterre de Bearn.
2) Inguruko norbait besta egitera joateko, kirola egiteko eta unibertsitatera joateko janzkera deskribatu.
JANZKERA
Baztango herrietan bestara ateratzeko orduan, larunbat arrunt batean, gazteok galtza, kamiseta eta jertse arrunt batekin atera ohi gara. Horrelako lekuetan, garrantzitsuena, hotza ez pasatzea baita. Hala ere, festa berezietan, hala nola, Baztandarren Biltzarra, Orakunde eta abarretan, baserritar jantziarekin ibili ohi gara.
Kirola egiteko garaian, aldiz, janzkera erosoa erabili ohi dugu; hala nola, txandalak eta kirol zapatak. Gainera, Baztango Basaburua Kuartel osoan ohitura handia daukagu herri kiroletan aritzeko, batez ere, sokatiran. Horrelakoetan, zapatila bereziak eta paxa janzten ditugu, goman ez irristatzeko eta gerrian minik ez egiteko.
Bukatzeko, aipatu beharra dut, unibertsitatera joateko orduan, besta eta kirol arteko janzkera erabili ohi dugula, bakero arrunt batzuekin eta zapatila erosoekin joaten gara gehienetan.
3) Famili/lagun arteko herria deskribatu.
BERROETA (BAZTAN)
Berroeta Baztan bailara osatzen duten hamabortz herrietako bat da. Baztango bailara 4 kuarteletan banatzen da: Baztangoiza (Amaiur, Erratzu, Arizkun eta Azpilikueta), Elizondo (Elbete, Elizondo eta Lekaroz), Erberea (Gartzain, Irurita, Oronoz-Mugaire eta Arraioz) eta Basaburua (Berroeta, Aniz, Almandoz eta Ziga). Nafarroako ipar-mendebaldean aurki dezakegu herri hau, Aniz eta Almandoz herrien artean. Berroeta Iruñetik 35 kilometrotara dago, 376 metroko altitudea dauka eta 110 biztanle inguru ditu. Herriko bestak, Mendekoste egunean ospatzen dira, haiz zuen, maiatza edo ekainean. Herriaren sarreran harriz egindako armarri bat dago, latsarriaren ondoan, bertako herritar batek egina. Herri txikia izan arren, bertatik Donejakue bidea pasatzen da eta urtean milaka erromes pasatzen dira.
TEORIA:
2.ARIKETA. Idatzi gure gertatutako istorion/gertakizun bat iraganean eta beste testu bat "omen" erabiliz.
1) Guri gertatutakoa:
Martxoan, aurreko ikasturteko 5 lagunekin
Poloniara joateko aukera izan nuen, zehazki, Cracoviara, Poloniako hiriburura.
Han praktikak egiteaz gain, beste herrialde bateko hezkuntza eredua aztertzeko
aukera izan genuen, kultura desberdinak ikasteko aukera baita ere.
2) Etxeko/ lagun bati entzundakoa. “OMEN”:
2) Etxeko/ lagun bati entzundakoa. “OMEN”:
Baserriko bizitza oso gogorra omen ziren.
Etxeko andreak seme- alabez eta etxeko lanez arduratzen omen ziren. Gizonak
aldiz, etxetik kanpo lan egiteaz gain, abereez arduratzen ziren baita ere.
Seme- alabak eskolatik bueltan, etxeko lan guzietan laguntzen omen zuten.
Egoera ekonomikoak oso gogorrak zirenez, denak lagundu behar omen zuten
baserriko lanetan, familia guztia aurrera ateratzeko.
TEORIA:
3.ARIKETA. Azalpen testua egin; zehazki, errezeta bat.
TEORIA:
3.ARIKETA. Azalpen testua egin; zehazki, errezeta bat.
SAMINGOXO
OSAGAIAK:
-Esne kondentsatua
-Limoi zukua
-Esne-gain harrotua
-Esnea
-Jogurt limon
JARRAITU BEHARREKO HURRATSAK:
Lehenik eta behin, esne kondentsatu lata bat
ontzi batean botako dugu. Aipatu beharra da, esne lata hori neurgailu gisa
erabiliko dugula.
Bigarrenik, 2 lata jogurt gehituko dugu.
Limonezkoa ez bada, naturala erabili daiteke ere. Nahastuz joango gara.
Hirugarrenik, limoi zukua gehituko diogu,
lata bat, eta hau ere nahasiz joango gara.
Laugarrenik, esne-gain harrotu lata bat
botako dugu, eta gero esne lata bat.
Hau dena ongi irabiatu ostean, 20 minutu
utziko dugu hozkailuan, loditzeko.
Bukatzeko, buztinezko ontzietan banatuko
dugu.
TEORIA:
4.ARIKETA. "Islama eta terrorismoa"ri buruzko argudio testua idatzi.
Bigarrenik, Islam
erlijioaren liburu sakratua Korana da eta bertan hainbat balore transmititzen
dira; hala nola, bakea, errespetua … Baina, korala beraien modura
interpretatzen duten pertsonek, erlijio kaltetzen dute. Honen adibide, Koraneko
esaldi hau: “matad a los idólatras donde quiera los encontréis, tomadlos como prisioneros, sitiadlos y
permaneced a su espera emboscados en cualquier lugar”. Hasieratik irakurriz
gero, agerikoa da gerra testuinguru batean gertatutakoagatik dela.
4.ARIKETA. "Islama eta terrorismoa"ri buruzko argudio testua idatzi.
ISLAMA
ETA TERRORISMOA
Azken bi hamarkada hauetan,
“izu islamikoa” terminoa denon ahotan ibili da. Irailaren 11n, New York eta
Washingtonen, izandako atentatu terroristen ondorioz, milaka pertsona errugabe
hil ziren, eta gaia mundu guztian zehar zabaltzen hasi zen, mundu guztiko gai
nagusienetako bat bilakatuz. Egia da, askotan, Islama eta terrorismoa elkar
harremantzen ditugula, baina hori horrela al da?
Lehenik eta behin, galdera
honi erantzuteko, hiru termino hauen arteko desberdintasuna argi eduki behar dugula
uste dut: Musulmanak, Islama, eta Islamista. “Musulmanak” Islamaren
jarraitzaileak dira; zeinek, Korana aurrexistentzia dela uste dute eta Alaren
hitzak perfektutzat hartzen dituzte. “Islama” hitza, Islamiar erlijioarekin
harremana duen zerbaiti erreferentzia egiteko erabil behar da (esate baterako,
Alhambrak duen arkitektura islama), eta aldiz, “Islamista” hitzak, Islamiar
mugimendu erradikalak aipatzeko
erabiltzen da. Beraz, esan dezaket askotan termino nahasketak izaten
ditugula.
Hau
guztiagatik, nire ustez, Islama erlijioak ez du zer ikusirik terrorismoarekin;
baizik eta, islamistak, hau da, Islamiar mugimendu erradikalak. Baina orduan
zeintzuk dira terroristak? Terroristek, beraien helburu ekonomikoak lortzeko, beste
herrialdeei zigor krudelak inposatzen dituzten pertsonak dira, bidean milaka
eta milaka errugabe hiltzen dituzte.
Honetaz
gain, aipatu beharra honek dakarren ondorioak. Izan ere, milioika pertsonek
ihes egin behar izaten dute beraien herrialdetik, gerratik eta bortxakerietatik
ihes egiteko. Baina,
DW irrati publikoak Alemanian dauden errefuxiatuei eginiko azken inkesta
batean, 900 Sirietarretatik %70rek beraien egoeraren errudun, zalantzarik gabe,
bertako presidentea zela esaten zuten. Bachar El Asad, bere aitaren diktadura
oinordetza jaso zuen 2000.urtean. Duela 5 urte, El Asad eta erregimen
autoritarioaren aurka hainbat talde aurkari agertu ziren eta horrek Siriako
Gerra Zibila piztu zuen. Ondorioz, lurralde kaotikoa eta perfektua bihurtu zen
talde erradikal sunientzako, ezagunagoak ISIS izenarekin (Islamiar Estatua). Baina
zergatik ihes egin dute orain eta ez lehen?
Nire iritziz, orain arte
gerra eta diktadura bukatzeko zuten itxaropena galdu dute. Ez dute bukaera
baketsu eta demokratiko bat ikusten. Eta honi irtenbidea emateko, beste herrialdeetara
ihes egiten dute, etorkizun eta bizi hobe baten bila.
Aipatu beharra da, beste
herrialdeetara etortzen direnean gauzak ez direla beraiek uste duten
bezalakoak. Lehen, egoera kaxkarra jasan
behar izaten zuten, eta gaur egun aldiz, mugak eraiki dituzte, hauen ametsak puskatuz. Eman dezagun, gure
estatuaren egoera jasangaitza dela eta, beste herrialde batera joaten garela
oinarrizko bizi baldintzen bila eta han lagundu beharrean muga bat aurkitzen
dugula, oso gogorra izan behar du hori jasatea.
Egia da, gehiegizko
immigrazioak egoera lazgarriak ekar dezakeela Europako hainbat herrialdetara;
hala nola, langabezi tasa ikaragarria, etxe bizitza falta, … Baina azken
batean, pertsonak dira. Honi irtenbide bat aurkitu behar zaio, denen ongia
bilatzeko.
Laburbilduz, honi irtenbide
emateko, bide arrisku gabeak eskaini beharko genituzke, munduko liderrek
lehentasuna eman behar diote bizitzak salbatzeari, eta era berean, gerretatik
ihes egiteko, itsas edo lur bidaiak egiten dituzten pertsonei, bidai agiririk gabe
onartuak izan beharko lirateke; kontrol bat segituz, baina beraien oinarrizko
eskubideak errespetatuz, eta garrantzitsuena pertsona eta bizi bat zainduz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina