2016(e)ko abenduaren 25(a), igandea

ENTZUNGAIA

BIDEGILEAK 60. HURRENGO GALDERA HAUEI ERANTZUN

J.P. DUVOISIN
1. Non ikasi zuen? Larrerosoko seminario ttipian.
2. Non zaletu zen euskararekin? Larresoroko seminario ttipian.
3. Nor ezagutu zuen 1856 inguruan? Luis Luziano Bonaparte ezagutu zuen.
4. Zein lan original idatzi zuen? Baigorriko zazpi liliak.
5.  Zein zen J.P. Duvoisinen lanbidea? Moazaina zen, kapitaina.

FCO. I. LARDIZABAL
1.Nongoa zen Lardizabal? Zaldibikoa zen.
2. Zer etxetakoa zen? Zubiaurre etxekoa zen.
3. Noiz bizitu zen? XIX. mendean ( 1806- 1855).
4. Nola hil zen? Kolera morbo asiatikoak jota.
5. Zer liburu argitaratu zituen? “Testamentu zaharreko eta berriko kondaira” eta “Gramatika Vascongada”.
6. Zein herrialdetan irakurri zen batez ere lehena? Gipuzkoan eta Bizkaian.
7.  Nor dago liburuxkaren atzean? Mikel Zalbide dago.

E. LARRE
1. Zer da E. Larre? Euskaltzaina da.
2.  Zeren zuzendari izan da? Herria astekariaren zuzendaria.
3. Zeren bultzatzailea izan zen iparraldean? Euskara batuaren bultzatzailea izan zen, baita euskal prentsarena ere. Herria astekaria osoa euskaraz egitea agindu zuen.
4. Bertsolaritzan zer lan egin ditu? Epaimahaia zen, bertso saioak antolatzen zituen eta bertsolarien laguntzailea izan zen.

P. LASARTE
1. Nongoa da? Leitzakoa da.
2. Nolakoa da izatez? Kantuzalea, bertsoak idaztea gustuko du, eta bizipoza dario.
3. Zer hiztegitan parte hartu zuen? 8 urte arteko ikastola hiztegia egiten parte hartu zuen.
4. Zer dira aramiak? moja seglarrak dira.

HUTSUNEAK BETE// TESTUA OSATU

Jarraian, klasean egindako, testuko hutsuneak betetzeari buruzko hainbat jarduera:

1.ARIKETA. Testuko hutsuneak bete.



ALKASOROKO BENTA1. M. TABERNA
Oraindik ez du argitu, baina buruz daki non finkatu behar duen oina, eta kontent heldu da bidexkan barna, saltoka. Esku batekin zakoteari kontzen dio, barrenean ekarki duena ez galtzeko. Bakarrik da, gaueko lana egin ondoren lagun bakoitzak bere aldera jo duelako. Alemanak mugatik joan zirenetik aisexeago dabiltza. Bidean pixka bat entretenitu da. Hiru amuarrain ttiki ebatsi dizkio, bat-banaka, Larun aldetik heldu den erreka jostariari. Bi hosto zabaletan bildu ditu, zintzilik duen poltsan sartu baino lehen. Kilika egin diote bizkarrean, handik eskapatzeko eginahalak egiten, aireak ito dituen arte. Martinbaitako neskatxa gazteari erregalua egin nahi dio, azkeneko aldian bezala. Harritxo bat botako dio leihora, problemarik ez dutela izan adierazteko, eta askaren ondoan utziko dio oparia.

Herriko lehenbiziko etxeetara iritsi da. Zutoin luzeen muturrean, argi pizar bat ematen duten bonbilla ahulak itzaltzeko desiotan daude, eguna lo emateko. Zazpiak laurden guti jo dute elizako ezkilek, berak nahi duen bezala. Fabrikako langileak orain hasiko dira agertzen. Kuartel paretik pasatzean ez dira harrituko jendea ikusita.

Jamoteneko atean xakur bat auriaka ari da negarrez. Haren ondoan bulto ilun bat ikusi du bankuaren gainean. Gorputz bat da, harri gainean etzanda. Ez da mugitzen. Aurpegia ukitu dio eta ikaratu da, hormaturik baitago. Antzualdeko meategian aritzen den Juan Pedro da. Astindu bat eman, eta gizona marmarka hasi da. Berriz ere zirikatu du, eta noizbait ere begiak ireki ditu, kostata. «Zer ari haiz hemen? Erituko haiz! Hoa etxera lo egitera!».

Gizona dardarka dago eta motel egiten du solas. Andretako nahi lukeen neskarekin zita zuen bart, ilunabarrean, baina ez zitzaion agertu. Hark ez zuen usteko hau etorriko zela. Orain jakinen du Juan Pedrok ez ziola burla egin nahi. «Benga, hoaie etxera!» erran dio berriz, eta gizon engainatua goiti aldera abiatu da ttaka-ttaka sekula hutsik egiten ez dion lagun iletsuarekin.

Joxemarik aitzinera segitu du. Lepo aldean hotza sumatu eta txaketaren lepoa goratu du. Langile batzuek bizikleta gainean aurreratu dute. «Aiooo, lesakarra!», erran dio batek. Inork ez dio galdetuko zertan dabilen tenore horretan.

2.ARIKETA. Testuko hutsuneak bete.


ALKASOROKO BENTA2. M. TABERNA
Ni jaio nintzen egunean oso lasai zegoen. Batere kezkarik gabe, Urrabiaren bazterrean barna paseoan, patxada ederrean, bertze hainbertzetan bezala. Urak tiratzen zuen. Urte haietan, uda partean jenralean, bazkalondoan, jendea siestan zegoen  bitartean, denda-ostatuan jenderik ez eta sukaldeko lanak eginik, noiznahi sartzen zen putzura, gona eskuarekin goiti altxatu eta hankak belaunetaraino bustitzera, eta ez zen harritzekoa beti norbait begira izatea pendoitzaren gainetik, gizon begiluze zenbait. Aita haserretu egiten zen amaren gogorazio horrekin, kolerak hartzen zuen, <<Ze zabiltza hor, dena agerian! Ez duzu ikusten jende guzia marmarika ari dela!>>.

Bada, egun hartan ere halatsu ibilki zen. Sartua ez, baina erreka inguruan, tripa handia garraio. Eskuak gerriaren atzeko partean lotuak, hortz artean ziri bat, eta lurrera begira, etxeko oilo eroak han barna errundako arrautzarik ikusiko ote zuen. Makal baten kontra jarri zen, erdi etzinda, eta jarrera hartan lokartu zen. Eta orduantxe ate joka hasi ni! Preziso kanpora behar nuela segituan! Sokatiran hasi ginen, nor baino nor. Ni indarka eta bera ere bai. Emakume gaixoa ezin mugituz, aiaika, eskuekin tripari kontzen, eusten, eta ni bultza eta  bultza!

Gure aitak nire bi anaiei kontatu zien izokin batek ekarri ninduela bizkar gainean itsasotik. Nahiago hala izan balitz! Egia bertzelakoa zen. Alfredo arrantzainak lagundu zion amari erditzen. Hura beti gure etxe inguruan ibiltzen baitzen. <<Sugegorri hori hor izaki!>>, gure aitaren amorrua. Baina hari eskerrak omen nago ni mundu honetan. Lehenengoak aski ez, handik aitzinera makina bat txikito hartu zituen etxearen kontura.

Ordea, jendeak ez zion estimu handirik guarda jaunari. Nerabe izan edo adineko, inor ez zen gizon hartaz anitz fidatzen. Txikikeria batengatik edozeini isuna paratu edo lizentzia kentzeko gauza zen. Baina ez zen hori bakarrik. <<Horrek espia izateko balio dik!>>, erraten zuen Isidorok, gutxien espero zen tokian han izaten zelako. <<Espia! Ez fia horrekin!>> aditu nion behin Kasinoko Eugeniori, hortzak estutuz. Izanez ere, haienera ez zen sartzen, hango etxekoandre Inesek salatu zuenetik.


3.ARIKETA. Honako testu hauekin testu bat osatu:

BESTONDOA – EZTULA – IRAKURRI- GURIN PIXKA BAT – TOLOSAKO BABARRUNAK – BURBUINA – KASKAMOTZA – BARRE ALGARAKA – ÑIMIÑO – ZORROTZA – GAIXOA – BELARRITAKOA – BERAZ – ILUNDU – TXAKURRA

     Aurreko astean, Beñat ondoko herriko bestetara joan zen.  Programazioa irakurri ostean, berehala burbuina martxan jarri, eta bi egunetan joango zela erabaki zuen; osteguna eta larunbata. Osteguna iritsi baino lehen, ileapaindegira joan zen, eta han kaxkamotz utzi zioten. Gainera, egun hartan amaren urtebetetzea zela eta, ilundu baino lehen, belarritako batzuk erosi zizkion. Etxera iritsi bezain pronto, amari oparia eman zion.

     Osteguna iritsi zen, eta Beñat lagunekin elkartu zen Ordiziako bestetara joateko. Bidean barrez algaraka zenbiltzatela, txakur ñimiño batekin egin zuten topo. Susto ederra hartu zuen Iñaki gaixoak; izan ere, izugarrizko beldurra die txakurrei. Iritsi ziren herrira, eta han Tolosako babarrunak eta ogi txigortua gurin pixka batekin bazkaldu zuten. Hura bai festa, biharamun goiza arte bertan egon baitziren.

     Hurrengo egunean izugarrizko bestondoa zuen. Horretaz gain, izugarrizko katarroa hartu zuen, eztulka eta eztulka pasa zuen egun osoa. Beraz, medikura joan zen eta botikekin zorrotz ibiltzeko esan zion. Akabo larunbateko festa.

2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

SINONIMOAK

Jarraian, klasean egindako sinonimoei buruzko hainbat jarduera:


1.ARIKETA. Sinonimoak elkartu.

Garaiera - Goratasuna
Gaitzekoa - Animalekoa
Ahula - Flakoa
Ñimiñoa - Ipotxa
Mehekera - Flakosta
Iharra - Arrakoila
Ederra - Xarmanta
Gihartsua - Zainarta
Zangomakurra - Hanka-okerra
Begibakarra - Begi-okerra
Bilogorria - Burugorria
Adatsa - Ilea
Zurixka - Zuraila
Beltz antza - Belzkara
Sudur kakoa - Sudur makoa
Bat- Bedera - Norbera
Batela - Txalupa
Artzakurra - Artzanora
Asaba - Arbasoa
Asaldatu - Durduzatu
Ahoskatu - Ebaki
Izenondoa - Adjektiboa
Zuhamua - Zuhaitza
Zozotu - Ergeldu
Zumea - Zumarika



2.ARIKETA. Sinonimoak elkartu.

Kilima - Kilika
Espaka ibili - Haserre antzean egon
Espantagarri - Harrigarri
Hasiera - Hastapen
Kikil - Adore gutxiko
Dolutu - Damutu
Hazgale - Azkura
Egozgale - Goragale
Hatsanditu - Hatsantu
Dorpe - Zakar
Berretu - Handitu
Izeki - Piztu
Izeko - Izeba
Itzali - Iraungi
Ezkutuka - Gordeka
Erne - Iratzarri
Bultzatu - Bulkatu
Alfer - Nagi
Babalasto - Inuxente
Kezkatu - Arduratu


3.ARIKETA. Hitzak parekatu.


Galtzontziloa - Galtxoina
Bekokia - Kopeta
Burusoila - Kaskamotza
Oskia - Zapata
Maltzurra - Zakurra
Animalia - Aberea
Txikia - Alea
Liraina - Lerdena
Baserria - Bazterretxea
Orina - Orezta
Basozaina - Iguraina
Aldagarria - Aldatzekoa
Atorrabarnekoa - Larru- hasekoa
Azpantarra - Galtxamotxa
Kaka egin - Galtzak askatu
Galtzak goratu - Galtzak goititu
Jertsea - Trikota
Kuleroa - Azpiko galtza
Txapela - Boneta
Koadroduna - Koadrakaria 


4.ARIKETA. Sinonimoak.

Aizto - Labana
Ahozapi - Ezpainzapi
Azpil - Erretilu
Azieta - Plater
Baso - Edalontzi
Bitsadera - Zali zulatu
Burruntzi - Gerren
Dafaila - Zamau
Eskuoihal - Xukadera
Gatzontzi - Gatz- poto
Kafe eihera - Kafe errota 
Katilu - Kikara
Koilara - Kuxeta
Pertz - Galdara
Pitxer - Txarroa
Zali - Burruntzali

5.ARIKETA. Euskaratu.

Cocer - Egosi
Rebozar - Arrautzeztatu
Rallar - Birrindu
Freír - Frijitu
Asar - Erre
Moler - Eho
Gratinar - Gainerre
Batir - Irabiatu
Pasar - Iragazi
Hervir - Iraki
Raer - Karrakatu
Chocarrar - Kiskali
Desmenuzar - Xehatu
Hacer zumo - Zukutu
Rebanar - Xerratu
Tostar - Txigortu
Empanar - Ogitan pasatu
Macerar - Beratu 


6.ARIKETA. Definizioari dagokion hitza aukeratu.
  1. Erretxina, berehala haserretzen eta espaka hasten dena: Ipurterrea.
  2. Besteren hitz eta egiteetan gaiztakeria edo asmo txarra ikusteko joera duena: Gaitzikorra.
  3. Gutxi hitz egiten duena: Isila.
  4. Bere barnea adierazten ez duena: Barrenkoia.
  5. Benetan jaten duena baino gehiago janda duela pentsatzen duena: Begiluzea.
  6. Sentimenak kanporatzeko joera duena: Kanporakoia.
  7. Jendartea atsegin duena, traturako atsegina dena: Jendekina.
  8. Pertsoina labaina, alde egiten dizuna: Zirauna.
  9. Inguruko norbaiten mendean dagoen pertsona: Galtzandia.
  10. Inon gelditzen ez dena, oso mugitua dena: Txantxoria.
  11. Jenio txarrekoa, besteen kaltea bilatzen duena: Zipotza.
  12. Zerbait erraz eta ongi egiten duena: Iaioa.
  13. Berriketa isildu gabe aritzen dena: Kalaka.
  14. Egoskor eta apetatsua: Kasketosoa.
  15. Erraz haserretzen dena: Firunda.
  16. Inbidiak joa dagoena: Bekaiztia.
  17. Arruntean isila dena, gutxi hitz egiten duena: Ele murritzekoa.
  18. Eginbideak behar den arretaz, abiaduraz edo txukuntasunaz egiten ez dituena: Zabarra.
  19. Inolako gozotasunik agertzen ez duena: Zakarra.
  20. Lortu nahi duena lortzeko balakuzko hitz faltsuak erraten dituena: Ipur zerbitzaria.

7.ARIKETA. Definizioari dagokion hitza aukeratu.
  1. Gainerakoekin onginahiz eta maitasunez jokatzen duena: Amoltsua.
  2. Behiei, ardiei eta beste zenbait etxe abereei erroak estutuz esnea ateratzea: Jetzi.
  3. Tititik esnea atera: Edoski.
  4. Buruan ile gutxi edo bat ere ez duena: Soila.
  5. Agintzen edo eskatzen zaiona kontra egin edo muzindu gabe, baretasunez egiten duena: Otzanda.
  6. Fidatzekoa ez den jendea, ongiegi ohitutakoa, hitz gozozalea, lanerako beratza: Zuria.
  7. Jaiotzez larruan izaten den orban iluna: Sorseinalea / Orina.
  8. Hitz egiteko debekua duena, zenbait silaba errepikatuz mintzo dena: Totela.
  9. Uste, asmo, erabaki bati gogor eta amore eman gabe lotzen zaiona, eusten diona: Egoskorra.
  10. Asko pentsatu gabe, bat-batean burutara etortzen zaiona botatzen duena, harrokerietan ibiltzen dena, behar ez dena esaten duena: Ahohandia/Ahoberoa.
  11. Besteren hitz eta egiteetan gaiztakeria edo asmo txarra ikusteko joera duena: Irudikorra.
  12. Zuzena izanik, luzetasun eta mehetasun egokia ea dotorea duena: Lerdena.
  13. Biraoka, sakreka eta juramentuka hitz egiten duena, gezurrak erraten ibiltzen dena, hitz itsusi eta gogorrak erraten dituena: Ahozikina.
  14. Fidatzen ez dena: Fidagaitza.
  15. Gauzak ulertzeko eta ikasteko gaitasun handia duena: Argia.
  16. Lerdena eta gehienetan arina: Liraina.
  17. Faltsua, gauza bat esan eta beste bat egiten duena, fidagarria ez dena, ezjakinarena egiten duen: Maltzurra.
  18. Goiko aldea bere kidekoek baino gorago duena: Garaia.
  19. Lotsarik ez duena edo agertzen ez duena: Ahalkegabea.
  20. Gantza eta haragi ugari duena: Gizena.
Beste aukeretatik ateratako sinonimak:
  1. Koskoilhandia: Potrohandia
  2. Bullyng egiten duen pertsona: Zanpona.
  3. Kankarra: Handia.
  4. Ahalgetorra: Lotsatia.
  5. Soraioa: Indiferentzia.
  6. Kasketak hartzen dituzten pertsonak: Kasketoso.
  7. Pertsona lasaia: Gibel-handia.
  8. Zitala: Zipotza.
  9. Haizeak eragiten dituena: Haizekarra.
  10. Haserretzen dena: Kakerrea.
  11. Deuseza: Inutil.
  12. Marmarra: Zurrumurrua.
  13. Loxintxipurdia: Ipur milikatzailea.
  14. Tentela: Tuntuna.

PUNTUAZIOA

TEORIA:



Jarraian, klasean egindako puntuazioari buruzko hainbat jarduera:

1.ARIKETA. Jarri puntuazioak testu hauetan.

MOTIVO ESPAÑOL 1B. MITXELENA
Aldi joana isila dut eta ez nau ustekabean asaldatzen. Haurtzaro eta gaztarokoa suntsitu zen,beste mundu batekoa da eta ez dut aspaldian mundu  horrekin lot nazakeen elkarbiderik. Bestea, arestikoa, hain izan zen laburra… Urtebete iraun zuen doi-doi. Orain gogora dezaket larritu gabebaina ez naiz hartaz gehiegi  arduratzen. Gibelaldeanurruti dagoen oihala da, erdi argi erdi ilun, eta lehenak zauri ez nazan, kristala dut bitarteko

Lanean ari nintzen, gau eta egun. Hala behar ere, gogorra baitzen bizitza, batez ere urte hilen pisua arrastaka generamanentzat. Berandu agertu nintzengainera, leku hutsik gelditzen ez zen mundura. Lehian atertu gabeberriz eta berriz. Eta han, nonbait, zoko ezkutuan, ehiztarien ihesi dabilen piztiaren sena, zelatan dauzkan arriskuen begira.

Orduan ezagutu nuen. Ez naiz ongi oroitzen noiz eta nola egin genuen topo lehenbizikoz. Bestela bezala gertatu zen, ez bainion nik antzeman berekin zekarren ezkutua. Hurbiltzen gindoazkion elkarri konturatu gabe, eta batbatean eguna zabaldu zen ene baitan, eta aspaldidanik ametsetan ere ahazturik neukan soinuaren lehen hotsak entzun nituen berriro

Udaberri hatsarreangogoan daukat, elkarrekin gindoazen igande goiz batezaldirietan barrena. Lanbroak, eguzkiak artean uxatu ez zuen lanbroakbere ganduz estaltzen zituen bazterrak. Haren besoan nuen eskua, eta ukitze arin horretan bizi nintzen ni oso-osorik. Hotzak zurbildua zuen aurpegianoizean behin haize mehearen hotzikarak inarrosten zuen eta. Batak besteari begiratzen genionean, den-dena (hura, ni, inguru lanbrotuak) gatzaturik gelditzen zen, sosegu betezko geldiune soil batetik dilindan.


Neure burua berriz ere presondegian ikusi nuenean, haren irudiari lotu nahi nintzaion. Heriosuhar haren beroak inguratzen ninduen ametsetan eta egun-argiz elkarri idazten genion. Gero ez dakit ongi zer gertatu zenbitarteko genituen gutunek eskaintzen ziguten gaia idorregia zen agian eta alferrik egiten genituen. Leherrenak asperturik eta gogaiturik utzi gintuzten azkenean. Dena dengero eta  bakanago agertzen ziren eskutitzak azkenik mututu ziren. Ez diot sekula txartzat hartu. Horrelaxe garabiltza bizitzak hura urrundu zueneta azken batean, nerau naiz seguru asko urrutien saihestu nauena.

2.ARIKETA. Jarri puntuazioak testu hauetan.


ORIXE. SANTA KRUZ APAIZA (LIZARRAGARI)
Mandataria bidalita, Uitzira jaitsi nintzen, eta han egon nintzen erantzunaren begira arratsaldeko bostak arte. Alfer-alferrik, nire gogo ona eta menpera-nahia aintzat hartu gabe. Goizuetara jo zuen, eta nik Leitzara gau egitera. Han nire lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela etorriko, apaizek beren egitekoetan ari behar omen dutela. Muzin hori niri egin arren, atzetik joan nintzaion, bidean okerren bat gerta lekiokeen bildurrez, giputz gazte gizagaixo haietaz kupituta nengoelako: gaueko hamarretarako Lesakan nintzen, eta biharamun goizeko zortzi eta erdietan, Lizarragak dei egin dio nirekin etorri den buruzagi bati, doala Igantzira, ni aipatu ere gabe.

Beraz, nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu duen gogoa azal-huskeria eta itxurakeria da. Garbi- garbi hitz egingo dut, ohi bezala; ez dut eramango aurrerakoan holako muzinik, eta ez diot bururik makurtuko. Jakinaren gainean jartzen dut, eta adieraz diezaiela nire adiskideei eta etsaiei nire jokabidea.


3.ARIKETA. Jarri puntuazioak testu hauetan.


ORIXE. SANTA KRUZ APAIZA (2)
Jainkoa zen aurrena, gero Euskal Herria, azkena Don Karlos. Maite zuten, bai karlistek eta Santa Kruzek, beren erregea erlijioaren eta foruen aldekoa baitzen. Don Karlosek euskaldunez baliatu nahi zuen, errege aulkian esertzeko; euskaldunek, berriz, hartaz, foruetarako, eta biak musu-huts gelditu zirenHark behintzat, Gernikan eta Billafrankan juramentuz agindu zuen gure foruei eutsiko zielaBeste erregek ez zuen beste hainbeste egin aspaldiko urteetan eta gizaldietan. Ez al zen haren alde jartzeko dina? Aurrena zuzen hasi zen erregea, gero okertu bazen ere. Inguruan bazituen izateko batzuk, eta haien esanera eta eginera jarri zenetik, ez zuen gauza onik atera. Orduan etsi zuen Santa Kruzek, baita karlista zintzoek ere. Atzera zentzatu zen, eta ez zuten erabat utzi.

Don Karlosek, behin batez, Ingalaterran topo egin omen zuen apaizarekin, eta tiroz hilko zuela esan omen zion, Espainian harrapatu balu. Santa Kruzek ordurako gogo jardunak egin zituen, eta ez zion axola handirik hil beharra zen errege batengatik. Indietarako asmotan zebilen, basajende haiek jainkoarengana bildu nahian. Horretarako, laguntzarik eman baliote, erregeek, eskerrik askorekin hartuko zuen. Don Jaime Kolonbiara joan zen batez, apaizak gutun bat egin zion, haren aita zenarentzat gerran ari izan zela, eta orain beste Erregerentzat ari zela eta diru pixka bat bidaltzen bazion, esker onez hartuko ziola bere indiarrentzat.